Emakume sortzaileen III. Jardunaldia: ZINEMAKUMEAK
Deskribapena
Ihitten Elkarteak antolatutako EMAKUME SORTZAILEEN 3. JARDUNALDIAn Zinemakumeak izenburupean, zineman lanean diharduten lau emakumerekin aritu ginen solasean: ANE ARTEAGA OTAÑO erregidore eta dekoratzailea, DORLETA URRETABIZKAIA EGIZALA, aktorea, HAIZEA HUEGUN DURÁN, musikagilea, IONE ARTOLA IRIZAR, jostuna. Haien jarduna ezagutu genuen, bakoitzaren sortze prozesuaren nondik norakoak, lan kolektibo baten parte izanik zein den haien ekarpena, bizipenak, zinemako kontuak, anekdotak… alor ezberdinetan lan egin arren, zinemak batzen baititu eta baita emakume sortzaile izateak ere. Zinemaz duten begirada ezagutu genuen solasaldi irekian.
Fitxa kreatiboa
Kartelen diseinu grafikoa
Uxune Iparragirre Argandoña
Produkzio lanak
Ihitten Elkartea
Kamerariak
Nagore Llorens
Isa F. de Agirre Amillibia
Inge Mendioroz Ibañez
Moderatzailea
Idoia Garzes Aldazabal
Argazkiak
Idoia Telleria Maritxalar
Atrezzo arduraduna
Uxune Iparragirre Argandoña