Nor garen
Ikus-entzunezkoen alorrean lanean gabiltzan emakumeak* gara. Irudia eta hitza, pasio ez ezik, ofizio ere baditugu. Bien baturaz, istorioak euskaraz eta begirada feministaz eman nahi ditugu: mimoz zainduta, kontaera, soinu eta irudi propioarekin.
Komunitatea da gure sostengua.
Gertuko istorioekin engaiatuta gaude.
Mundua geure begietatik kontatu nahi dugu.

Gure balioak

Ikuspuntu feministaz eta begirada propioz. Eremuz kanpo dauden istorioei hitza eta irudia emanez.

Berdinetik berdinera eta ezberdina dena kontuan hartuz, elkar zainduz eta saretuz, zalantzaz eta ikasiz.

Gure hizkuntzari geure proiektuekin arnasa emateko asmoz, euskaraz biziz, amestuz eta lan eginez.
irudia eta hitza
batera baliotsuagoak direlako mila eta bat aldiz gehiago


// Komunidadea

Isa F. de Agirre Amilibia
Kamerari

Inge Mendioroz Ibañez
Edizioa

Idoia Telleria Maritxalar
Argazkilaria

Idoia Garzes Aldazabal
Gidoilaria

Ione Zabala Saratea
Ilustratzailea

Uxune Iparragirre Argandoña
Diseinatzaile grafiko eta editoriala

Nerea Navarro Mercero
Kazetaria

Aintzane Usandizaga Lopez
Idazlea